Sexua eta Genero Aniztasuna. Irakasleen Txanda

SEXU ETA GENERO ANIZTASUNA

Uzturpe ikastolako komunitatea sexu eta genero aniztasuna lantzen aritu da Berdindu Eskolaren eskutik.  Lehenik, gurasoei ireki zitzaien hausnarketarako bidea, ondoren LH 5 eta DBH 1eko ikasleek tailerrak egin zituzten eta azkenik, azaroaren 7 eta 14an, irakasleok 4 orduko tailerrean parte hartu genuen. Tailer hauetan, sexu eta genero aniztasuna ulertzeko hiztegia aberasteaz gain, barne gogoeta bat egiteko aukera eskaini zitzaigun. Adin ezberdinetarako ikasleekin gaia lantzeko baliabideak bildu genituen bai, baina mezu garbi batekin: ikaslearen ongizatea lortzeko bidean, ikasleen eta familien aniztasuna ulertu behar dugu eta errespetu osoz, bide horretan bidelagun izan.

 

URREZKO ARAUAK:

  1. DIAGNOSTIKORIK EZ EGITEA: SEXU/GENERO IDENTITATEA ETA DESIRA ORIENTAZIO GAUZA EZBERDINAK DIRA

  2. IRAKASLEEN PAPERA: IKASLEAREN SEXUALITATE PROZESUAN LAGUNTZEA - AKONPAINAMENDUA

  3. IKASLEAREN BEHARRAK ENTZUTEA ETA ASETZEA

  4. ESKURA DITUGUN BALIABIDE EDO ERREKURTSO EZBERDINAK IDENTIFIKATZEA: BERDINDU!, MATERIALAK.

  5. GENERO ESTEREOTIPOEKIN APURTZEKO ADIBIDEAK EZARTZEA (ERREFERENTEAK)

  6. IKASLEEN SEGURTASUNA BERMATZEN DITUZTEN ESPAZIOAK ERAIKITZEA, ARRETA BEREZIA JOLASTOKIETAN, PASABIDEETAN, JANTOKIAN, ALDAGELETAN...

  7. TUTORETZA SAIOETAN TALDE KOHESIOA ETA GIROA BERMATZEKO ADIMEN EMOZIONALA LANTZEA