Albisteak

ERRIGORA, GOGOZ ETA ILUSIOZ

Errigorak bigarren kanpaina abian Nafarroako produktuak eta euskalgintza sustatu asmoz.Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura izenean, bigarren kanpaina jarri du abian Errigorak. Iazko udazkenean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak izandako arrakastaren ostean dator hau.

Hizkuntza ereduak Euskal Herrian

Igande honetan, Berria egunkariak hezkuntza ereduen gaineko mapa deigarri bat argitaratuko du. Deigarria, orain arte ez baita jarri Euskal Herriko mapa baten gainean informazio hori. Eta deigarria, era berean, datu asko uzten dituelako agerian.
http://www.ikastola.eus//berriak/7446

Gure seme-alaben beharrak

Familia eta ikastola, haurraren ongizatea lortzeko lanean ari garen bi sistema gara. Guztiok egiten dugu lan haurra aurrera atera dadin. Bakoitzak gure ardurak ditugu, orain haurra denak, bere bizitzan arrakasta izan dezan. Garrantzitsua da oinarrizko beharrak asetzea; adinaren arabera ezberdinak izanik, badute antzekotasun bat: adin guztietan muga eta arauak garrantzitsuak dira.

Baketik antzerki foruma

Baketik elkartearen eskutik jardunaldi interesgarri batean parte hartzeko aukera izan dugu Uzturpe Ikastolan. Antzerki foruma deitzen zaion ekimenarekin etorri ziren May eta Elena antzezle eta dinamizatzaileak eta eurekin errealitatean bizi diren gaiak jorratzeko aukera izan dute LH5. eta 6 mailako ikasleek.

GUIFI.NET

Ostegun honetan, urriak 16, arratsaldeko 18:30ean Ibarrako udaletxeko Pleno Aretoan GUIFI.NET egitasmoari buruzko informazio bilera antolatu du Udalak. Guifi.net proiektuak internet sare alternatibo herrikoia eratu nahi du. Ikastolak helburu honekin bat egiten du eta egitasmoaren teknologia baliatuko du ikastolak duen internet konexioa hobetzeko.

¿Quieres aprender euskara?

El Euskaltegi Municipal Aitzol ofrece un curso de euskera para madres y padres que busca los siguientes objetivos:
1.- Conseguir relacionarse por escrito en euskera con el centro escolar de los hijos (recibir/enviar información).
2.- Ayudar a los hijos, e intentar entender qué están estudiando.

Piperraren prozesu osoa

Piperraren prozesu osoa gertutik ezagutu dute Uzturpe ikastolako gazteek. Uzturpe ikastolak eta 789 taldeak iaz jarritu zuten martxan Ibarrako piperrari lotutako proiektu bat; helburua, gazteak sentsibilizatzea da.Gustura ibili dira gaur eguerdian Ibarrako Uzturpe ikastolako DBH 4. mailako ikasleak piperren artean.

JANGELAKO ZERBITZU BERRIA

Zirkular honen bidez jangelaren inguruan hartutako erabaki baten berri eman nahi dizuegu. Kontuan hartuz DBHko ikasleak, asteazkenean batzuk (3 eta 4) eta ostiralean denak (1,2,3 eta 4), 14:00etan irteten direla, jangela zerbitzua eskaintzea erabaki dugu, hau da, 14:00etan nahi duenak ikastolan bazkaltzeko aukera izango du Iñigo sukaldariaren ardurapean.

‘100 urtez ikasgelan euskaraz’ erreportajea

Lehenbiziko ikastola sortu zenaren mendeurrena abiapuntutzat hartuta, ikastolen historiari buruzko errepasoa da ‘100 urtez ikasgelan euskaraz’. Orio Produzkioak ekoiztetxearen eskutik, Kike Amonarrizek zuzendu eta aurkeztutako erreportaje-dokumentala iragan larunbat gauean eman zuen ETB1ek. Hementxe duzue ikusgai.

XABIER ARTOLA AGIRRE

Lan egiteko di-da beti prest ez hintzen egoten dudan,
gogo betean parte hartuaz lan eta herri kulturan,
euskara suelto ahoan eta hitz eta errima joskuran,
arrasto ederra utziz herritar ta Ibarrako ortzemugan,
orain artean gurekin eta hemendik aurrera gugan.

Orriak