Kultur ekintzak

 

IRAILEKO AZOKA

NOIZ:

Irailak 25

ORDUTEGIA:

10:00 - 14:30

NON:

EMETERIO ARRESE

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

 

Urtero bezala, aurten ere Ikastolak postua jarri zuen Hauspoak antolatzen duen iraileko azoka berezian. Giro ezin hobea izan genuen, eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen bertan jarri genituen sudaderak, kamisetak eta buf-ak ikusi eta erostera. Salmentak oso ondo joan ziren! DBHko ikasleak ere oso gustora aritu ziren bertaratzen ziren haurrei aurpegiak margotzen. Eskerrik asko aurretik, egunean bertan eta ondoren lanean aritu zineten ikasle, irakasle eta guraso guztioi!!

 

EUSKARAREN EGUNA

NOIZ:

Abenduak 3

ORDUTEGIA:

10:00 - 12:30

NON:

Uzturpe ikastolako areto nagusia

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

EMAN EUSKARAREN BERRI!

Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN Maite Artola UZTURPE IKASTOLAn ikasle ohiaren bisitaldia izan genuen. Euskararen Nazioarteko Eguneko lema EMAN EUSKARAREN BERRI! izan zen eta Maitek ikastolan eta hedabide desberdinetan izandako bizipenak atseginez azaldu zituen. Ondoren, gustura atera zituen argazkiak ikasleekin batera. Txokolata izan zen denentzat . Arratsaldean, Aterpen HH eta LHko ikasleek KANTU FESTA egin zuten, euskal kantagintza tradizionaleko hainbat kantu tradizionalak abestu zituzten ikasle eta irakasleek.

 

EGUBERRIAK - OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

NOIZ:

Abenduaren 23a

ORDUTEGIA:

10:00 - 12:00

NON:

Uzturpe ikastolako areto nagusia

XEHETASUNAK:

 EGIN KLIK HEMEN

 

Gabon aurretik, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen ikastolan. Eskutitzak jaso zituzten. Festa hori ospatzeko HHko ikasleek, sukaldariaren eskutik, hamaiketakoa izan zuten. 2 urteko geletakoek, aldiz, irakasle, haur eta gurasoentzat, hamaiketako bat antolatu zuten Emeterio Arresen. Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten atera ginen. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin genuen herriko plazan.

EGUBERRIAK - IBARRAN KANTARI

NOIZ:

Abenduaren 24a

ORDUTEGIA:

10:00 - 12:00

NON:

Ibarrako kaleetan

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten atera ginen. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin genuen herriko plazan.

 

KULTUR ASTEA

NOIZ:

Urtarrilaren 20tik 29ra

ORDUTEGIA:

Ikusi egitaraua

NON:

Ibarrako Kultur Etxean

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

 

  

Urtarrilaren 25ean haur festarekin XIV. Kultur Asteari hasiera eman genion.Eguraldi txarrak ez zituen haurrak etxean utzi eta gelditu gabe puzgarrietan ibili ondoren, gurasoek prestaturiko txokolate goxo bat dastatzeko aukera izan zuten.
Astelehenean berriz, Nerea Sanchoren eskutik, sexuen hezkuntzaren beharraren garrantzia, helburuak eta gaiari eusteko beldurrari buruz, aritu ziren 2-7 urte bitarteko haurren gurasoak.
Astearte goizean, DBHko ikasleek Andoni Lubaki gerra erreportariarekin solasean aritzeko aukera izan zuten eta arratsaldean, Oihana Etxebarrietak, berdintasunean heztearen garrantziaz aritu zitzaigun.
Asteazkenean, Edurne Agirrek, nola egin ogia etxean erakutsi zigun. Hain arrakastatsua izan zenez, bi egunetan aritu zen gure artean.
Ostegunean aldiz, ateak zabalik eguna ospatu genuen, non gurasoak bi urteko haurren gelak, eraikina, proiektuak, helburuak eta abar ezagutu zituzten.
Ostiralean, Alurr dantza taldeak “iturriaren geroa” ikuskizunarekin, 6-16 urte bitarteko haur eta gazteen dantzak ikusteko aukera eman zigun.
Eta Kultur Asteari amaiera emateko mendi irteera. Ibarrako plazatik atera eta Belauntza, Leaburu barrenetik, San Blas auzora jaitsi eta hango festak eskaini zituzten emanaldietaz disfrutatu zuten bai guraso, haur eta gazte.
Bukatzeko, mila esker gure Kultur Astea aurrera eramateko parte hartu duzuen guztioi.

 

 

SANTA AGEDA - IBARRAKO KALEETAN ZEHAR KANTARI

NOIZ:

 

ORDUTEGIA:

14:30 - 16:30

NON:

Ibarrako kaleetan zehar

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

 

 

OSTEGUN GIZENA

NOIZ:

 

ORDUTEGIA:

11:00 - 12:00

NON:

Ibarrako San Bartolome plazan

XEHETASUNAK:

EGIN KLIK HEMEN

Otsailak 27an Ostegun gizeneko ohiko jaia ospatu genuen. Ikastolan prestaketak eta jaialdi txiki bat antolatu genituen LH-ko ikasleentzat bereziki. DBHkoak ere ez genituen urduritasunak falta, jai giroa sumatzen zen goizean goizetik. HHkoak aldiz, musika eta dantzarekin pixkanaka gozatzen hasi ginen.

Ikasturte honetan aukeratutako gaia traperoak izanik mozorroa honen inguruan prestatu dugu talde bakoitzak bere modura jantzia egokituz. Irudimena ez zaigu falta izan.

Eguraldi txarra zela eta plazan ospatu ordez frotoiean bildu ginen inauterizaleok gurasoek prestatutako txistorra goxoa dastatzera. Bertan giro alaian dantza eta humore ona nabarmendu ziren jaiei hasiera emanaz.

 

LIBURUAREN EGUNA

NOIZ:

 

ORDUTEGIA:

10:00 - 12:30

NON:

Uzturpe ikastolako areto nagusia

XEHETASUNAK:

 EGIN KLIK HEMEN

 

 

UZTURPEGUNA

NOIZ:

 

ORDUTEGIA:

Jaialdia: 10:00etan - Bazkari herrikoia 14:00etan

NON:

BELABIETA KIROLDEGIAN

XEHETASUNAK:

 EGIN KLIK HEMEN