Ikasleen irteera profila lantzen gurasoekin

Ikasleen irteera profila lantzen gurasoekin

Uzturpe ikastolan, gure ikasleen irteera profila finkatze bidean, atzo arratsaldean, ikastolako 40 guraso ingururen parte hartzearekin zer nolako ikasleak hezi nahi ditugun zehazteko saio  eder bat eraman zen aurrera. Bertan, gurasoek, gure ikasleek 16 urterekin zein ezaugarri lortuak izan behar lituzketen adierazteko aukera izan zuten eta baita adierazi ere. Saioa oso emankorra izan zen eta gurasoen artetik produkzio zabala jaso genuen. Uzturpe ikastolaren aldetik eskerrik asko gure hezkuntza prozesua hobetzen laguntzeagatik!