Albisteak

GURASOAK ETA NEGARRA

Amatxo! Zer gertatzen zaizu?

DIETA BERRIA

Ea dieta berri honek urte guztirako irauten digun. Animatu eta egiten hasi!!!

Marian Caballero

Agurtzeko aukerarik izan gabe joan zaigu Marian, gure bihotzean eramango zaitugula jakitea da gure nahia.

EGUBERRIAK

Eguraldi zoragarriarekin batera iritsi dira Gabonetako oporrak, haurrentzako behinik behin, eta hori dela eta Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleek kantari zeharkatu dituzte Ibarrako kaleak. Olentzeroaren etorrera ospatzeaz gain, gabon zoriontsuak eta urte berri opa nahiean.
Ondo pasa oporrak

200 kg BAINO GEHIAGO BAIETZ

Urte Zaharreko III. Krosaren Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da: Gaztetxoak , adin – taldearen arabera sailkatuta, 300 metrotik1.800 metro bitartean korri egin beharko dute. Plazatik Azkuera bitartean mugatuko da hauen ibilbidea.

OLENTZEROREN ETORRERA

Mari Dominginek esan zigun bezala gaur Olentzero etorriko zaigu eta urtero egiten ohi duen bezala gure txikienei opariak ekarriko dizkie. Zer esanik ez dago denok urduri gaudela baina txintxo portatu garenez opari politak espero ditugu.

EGUBERRIAK

Laster gabonak ditugu eta honekiko ohar batzuk adierazi nahi dizkizuegu: Alde batetik, abenduak 19an, klaseak goizez bakarrik izango direla, baina betiko ordutegia mantenduko dugu.

MARI DOMINGIN UZTURPE IKASTOLAN

Gaur Uzturpe Ikastolan Mari Dominginen bisita izan dugu. Olentzeroaren etorreraren berri eman die eta kartak jaso ondoren datorren ostiralerako bere bisita prestatzea joan da. Ze gutxi falta den!!! TXINTXO IZAN opariak jaso nahi badituzue…

IBARRAKO III. URTE ZAHAR KROSA

Aurten ere, iaz bezala, inskripzioa elikagaiaren truke izango da, korrikalari heldu bakoitzak dortsala hartzeko egunean edozein motatako elikagai pakete bat ekartzea eskatzen dugu.

KANPAINA BUKAERAKO BIDEOA

Zorionak eta eskerrik asko:
Beso, birika eta bihotz jarri ditugu putz eta putz udazkeneko asteotan. Hona hemen kanpainak emandakoa bideotxo labur batean.
Zabaldu lau haizetara! komunikazioa ere auzolanean. Besarkada handi baaaaat.

Orriak