Albisteak

LOMCE legea EAEn

LOMCE legea EAEn ez zela aplikatuko esan zuten, baina gure ikastetxeetan gertatzen ari da. Lehen hezkuntzari eragin dio erabakiak.Gure hezkuntza sistema aztertu dugu; zer eragin izango dute ikasturte honetako aldaketek?

Jakinduria eta aisialdia txertatuz

Uzturpe ikastolako 3.zikloko ikasleek aukera zoragarria izan zuten bi helburu horiek txertatzeko. Goizean goiz Miramon izeneko parkean EUREKA museoan ekintzak burutu ondoren Ondarreta hondartzara inguratu eta bainatzeko aukera izan zuten. Komentatu dutenez ura zoragarria zegoen … Ikusi argazki batzuk.

Ni Zu Bezala

Ni Zu Bezala
6. mailako Uzturpe ikastolako ikasleek izugarrizko aukera izan genuen GUREAK fundazioa ikusteko. Bertara joan eta beraiekin egoteko eta ezagutzeko parada izan genuen. IKUSI ARGAZKIAK eta WEB orrialdea.

ORIO HERRI IKASTOLA

Berriro ere laguntza eske gatoz, pasa berri den Kilometroak dela eta. Oraingoan ardo eskaintza berezi bat dugu zuentzat. Kilometroak egunean zerbitzatu ziren ardoak ditugu prezio onean zuentzat eskaintzeko. Gainera, erositako ardo botila bakoitzeko, Gailur Upategiak 1€-ko ekarpena egingo dio Orio Herri Ikastolari.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

Jendarte-babes sendoa hartzen ari den dinamika da Euskaraz bizi nahi dut. Flashmobak eta libdubak, ipuinak, film laburren lehiaketak, herri-lasterketak, jaialdiak eta bestelako kanpaina ugarik lagundu dute horretan. Hainbat ikastetxek ere alea jarri duzue bide emankorrean.

ERRIGORA, GOGOZ ETA ILUSIOZ

Errigorak bigarren kanpaina abian Nafarroako produktuak eta euskalgintza sustatu asmoz.Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura izenean, bigarren kanpaina jarri du abian Errigorak. Iazko udazkenean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak izandako arrakastaren ostean dator hau.

Hizkuntza ereduak Euskal Herrian

Igande honetan, Berria egunkariak hezkuntza ereduen gaineko mapa deigarri bat argitaratuko du. Deigarria, orain arte ez baita jarri Euskal Herriko mapa baten gainean informazio hori. Eta deigarria, era berean, datu asko uzten dituelako agerian.
http://www.ikastola.eus//berriak/7446

Gure seme-alaben beharrak

Familia eta ikastola, haurraren ongizatea lortzeko lanean ari garen bi sistema gara. Guztiok egiten dugu lan haurra aurrera atera dadin. Bakoitzak gure ardurak ditugu, orain haurra denak, bere bizitzan arrakasta izan dezan. Garrantzitsua da oinarrizko beharrak asetzea; adinaren arabera ezberdinak izanik, badute antzekotasun bat: adin guztietan muga eta arauak garrantzitsuak dira.

Baketik antzerki foruma

Baketik elkartearen eskutik jardunaldi interesgarri batean parte hartzeko aukera izan dugu Uzturpe Ikastolan. Antzerki foruma deitzen zaion ekimenarekin etorri ziren May eta Elena antzezle eta dinamizatzaileak eta eurekin errealitatean bizi diren gaiak jorratzeko aukera izan dute LH5. eta 6 mailako ikasleek.

GUIFI.NET

Ostegun honetan, urriak 16, arratsaldeko 18:30ean Ibarrako udaletxeko Pleno Aretoan GUIFI.NET egitasmoari buruzko informazio bilera antolatu du Udalak. Guifi.net proiektuak internet sare alternatibo herrikoia eratu nahi du. Ikastolak helburu honekin bat egiten du eta egitasmoaren teknologia baliatuko du ikastolak duen internet konexioa hobetzeko.

Orriak