Albisteak

Ikasturte berria dela eta Uzturpe ikastolak oparitxo polit bat jaso du … ATERPEA. Azken ukituen zain egon arren, dagoeneko erabilerarako prest dago. Seguru gure ikasleek eskertuko dutela!!!

2014-2015 ikasturtean, oinez ikastolara ekimenarekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori dela eta, irailaren 3an, bilera bat burutu zen eta taldea osatuko dela dirudi. Dena den datorren ostegunean, irailak 11, arratsaldeko 17:30tan beste bilera bat antolatu da izen emateak eta txandak osatzeko. Bilera ikastolan bertan izango da. Gonbidatuta zaudete. Anima zaitezte!

Eskutitz honen bidez DBHko Frantses tailerraren inguruan hartutako azken erabakia adierazi nahi dizuegu. Eleanitz proiektuak honela eskatuta, tailer hori aukeratzen zuten ikasleek 4 urtetarako konpromisoa hartzen zuten.

Azken ukituak emanda kurtso hasierarako gure "aterpetxoa" egina egongo da. Izugarri polita gelditzen ari da. Ikusi argazkiak!!!

Uzturpe ikastolak, Topic-ek datorren ikasturtean abian jarriko duen urrutiko hezkuntzan parte hartu du. Uzturpe ikastolako 2.mailako ikasleek Topic-eko lehenengo online konexioan parte hartu dute.

Idatzi honen bidez, UZTURPEGUNAREN barruan, maiatzaren 31n ospatu genuen JAIALDIAren DVDa eskuratu nahi duzuenok, ekainaren 13a baino lehen eska dezakezuela, jakinarazi nahi dizuegu.

OHARRA

Hona hemen UZTURPEGUNEKO irudi eta bideoak.ARGAZKIAK

«Euskaraz gara» leloa irudikatuz mosaikoa egingo dugu gaur Ibarran. ARGAZKIAK

Aurreko astean IKASTOLAKO ikasleek kurtsoko lehen irteera egin zuten. Txangoaren helburuak naturarekin harremana estutzeaz gain, irakasle zein ikasleen artean hartu-emanak sendotzea dira.

Gurpil gainean borobil-borobil. Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida" giden berri eman nahi dugu.

Orriak