Ikastolara oinez
2017-2018 ikasturtean, oinez ikastolara ekimenarekin jarraitzeko asmoa dugu.
Agenda 21 programan jasotzen dugun ekimen honen helburuak honako hauek dira:
- Ariketa fisikoa eginez ikasleak oinez ikastolara etortzea. Osasuntsua dela azpimarratzea.
- Lagunartean solasean egitea elkarbizitzarako baliagarria dela erakustea.
- Autoak gutxiago erabiltzean ingurumenaren zaintzan eraginkorrak garela konturatzea...
Proiektu honekin aurrera jarraitzeko, ikasle eta gurasoen parte hartzea beharrezkoa dugu.
Hori dela eta, irailaren 6an, arratsaldeko 17:30ean, bilera bat egingo dugu ikastolan bertan. Gonbidatuta zaudete. Anima zaitezte!
Fitxategia: