Nerea Mendizabalen Hitzaldia

  “ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: BIZITZARAKO KOMUNIKAZIOA”

NEREA MENDIZABAL

 

Datorren ostegunean, azaroak 29, arratsaldeko 17:00etan, Nerea Mendizabalek,   Komunikazio ez bortitzeko hezitzaile adituak,  “Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa”  hitzaldia  emango du Ibarrako Kultur Etxean.

Nolako harremanak izan nahi ditut? Marshall Rosenberg-ek garatu duen Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako komunikazio eredua proposatzen digu Nerea Mendizabalek.

Gure inguruko pertsonengandik hurbil egoteko eta gutako bakoitzarentzat garrantzitsuak diren helburuak lortzen laguntzeko baliagarri izan daitezken tresnak aurkeztuko dizkigu osteguneko hitzaldian. Animatu!